Itzaleko hitzak
Mirari Garcia de Cortazar

Euskaltzaindia / BBK, 1995

 

 

GAUERDIKO BLUES-A

 

Ez zuen hitzik

soinu beltzak behar

guzti hura esateko;

guzti hura esateko

ez zuen hitzik

soinu beltzak behar.

Itzalezko gela

bete-betean

betetzen zuen

saxofoiak,

soilik;

ez,

ez zen soila

saxo haren erosta.

Ez zuen dizdirarik

zilarrezko izarrak,

ez

ilargi zuririk

gauerdiko blues-ak.

Ez zuen hitzik

soinu beltzak behar

guzti hura esateko,

ez zuen maitalerik

gauerdiko blues-ak.

 

Itzaleko hitzak
Mirari Garcia de Cortazar

Euskaltzaindia / BBK, 1995