Api 27 22

Lana kontukantari

Maiatzaren 1eko Langileen Nazioarteko Egunaren harira, Lanarteak, Euskararen Langile Profesionalen Elkarteak, Lana kontukantari sareratu du, lana hizpide duten testu, kantu eta bertsoen sorta bat. Literaturari dagokionez, 26 aleko zerrenda bat da, kantu eta kontu, olerki eta bertso, prosa eta poesia batuz osatutakoa. Bertan, Emeterio Arrese, Xabier Lizardi, Lauaxeta, Gabriel Aresti, Juan Mari Lekuona, Joxe Azurmendi, Julen Lekuona, Daniel Landart eta beste hainbat idazleren aleak irakur daitezke.

Agenda

Efemerideak

Kritikak