Api 22 22

Aio, Ogrue!

Apirilaren 15ean hil zen Iñaki Segurola idazle eta hizkuntzalaria. Koiteretzia azken lanean fikziora jo bazuen ere, saioaren eremua landu zuen, ildo sakon eta aberatsetan landu ere. Hizkuntza bereziki, eta haren hari eta ertzen bitartez bizitza, heriotza eta gure bizimodu eta jarduna bere prisma beti partikular eta zorrotzetik eta bere estilo are partikularragoan jorratu zituen saiakera-lan eta artikuluetan. Irratirako hainbat urtez egindako kolaborazioen antologia bat argitaratu zuen 2008an, Nere gorringotik (Alberdania), eta haietako batzuk eskaintzen dizkizuegu. Lau urte  geroago aforismo moduko pentsamendu eta komentarioen bilduma bat ere kaleratu zuen, Arrazoia ez dago edukitzerik (Alberdania, 2012), eta haien entresaka bat ere badakargu haren omenez. Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo (Alberdania, 2002) eta Sed quia sua (Erein, 2020) lanak ere argitaratuak zituen.

Agenda

Efemerideak

Kritikak