Mar 05 22

Pasolinik 100 urte

Zinemagilea, idazlea, poeta… sortze lanarekin bezainbat haren inguruan sortzen zen pasioarekin lotzen da Pier Paolo Pasolini. Artearen zirrikituak bezala bizitzaren ertzak miatu zalea, martxoaren 5ean 100 urte jaio zela Bolonian. 1975ean aurkitu zuten haren gorpua Ostian, gogor kolpatua. Bien bitartean, literatura, zinema, bizitzaren mugak. Euskarara hainbat poema itzuli zaizkio: 1996an bost poema Bego Montoriok Susa aldizkarian; Joserra Utretxek Amen balada 1992an, Mazantini aldizkarian; Armiarman prosazko testu bat, Ile luzearen aurka, Koldo Izagirrek 2015ean, eta bi urtera Iñigo Aranbarrik sei ataleko Gramsciren errautsak poema. Denak online irakurgai. Alberdania etxeak ere Josu Zabaletak euskaraturik eleberria argitaratu zuen, Gauza baten ametsa.

Agenda

Efemerideak

Kritikak