maiatza 03 20

Cristina Peri Rossiren erbesteko poemak

1941ean jaio zen Montevideon Cristina Peri Rossi. Uruguaiko diktadura mitilitarrak debekatu egin zituen bai haren lana baita haren izena bera aipatzea ere. Bartzelonara erbesteratu zen, eta Triunfo aldizkariaren orrialdeetan idatzi zuen, baina berriro ere jazarri zuten, oraingoan diktadura frankistak, eta Parisen erbesteratu behar izan zuen 1974. urtean.  Bartzelonara itzulita, geroztik bertan bizi da. Erbesteari buruzko memoriaren mapa bat dira Cristina Peri Rossiren  Erbesteraturik (Visor, 2003) liburuko poemak. Ezagun egingo zaizkigu, irakurritakoak garela irudituko zaigu, jazarritako euskaldun erbesteratu askoren ahotsetan, literaturan, kantetarako hitzetan. Herrimina eta ezagutuko ez duten, ezagutuko ez dituen herrira itzultzeko beldurra, itzultzeko gogoa eta aldean daramaten minaren arteko talka. Hamahiru poema dakartzagu, Gotzon Barandiaranek euskaratuak.

Agenda

Efemerideak

Kritikak