Api 27 20

Jose Luis Zumetaren periskopioak

Rafa Egiguren

Irudi harrapagaitzak maite ditu Zumetak. Ezagun bihurtu orduko, baztertu egiten dituela ematen du. Arroztasun horrek iraun ezean, ez da oihalera eramanzale, baina begi ugari utzi ditu, hala ere, bazter guztietan nabarmen. Orain hasi naiz konprenitzen zergatik. Ez gintuen bistatik galdu nahi. Aurrez ikusia zeukan nola. Ez dira begiak; periskopioak baizik.

begira ari haiz oraindik
begiak irudiz beteta,
begira ari haiz oraindik
nahiz begiak itxita.

Liburu eta diskoen argitalpenean handia da Jose Luis Zumetaren inplikazioa eta utzitako arrastoa.

Susako liburuen artean bakarrik, baditu hiru azal gogoangarri. Artista usurbildarraren obran abstrakziorako joera nabarmendu bada ere, argitalpenetarako egindako irudietan pertsonak, animaliak, landareak ere ageri dira:

Jose Luis Zumetaren figuraz eta obraz gehiago jakiteko, Xabier Gantzarainen beste hiru testu erreskatatu ditugu:

Agenda

Efemerideak

Kritikak