Api 26 20

Paul Eluarden poeman oinarritutako Guernica filma euskaraz azpititulatuta

Alain Resnais zinemagileak Guernica filma Paul Eluard poetaren Gernikako garaitza poeman oinarritu zuen. Film hasieran Jacques Pruvostek 1937ko apirileko Gernikako bonbardaketa azaltzen du. Gero María Casares aktoreak Paul Eluarden poema errezitatzen du; filmean zehar Pablo Picassoren hainbat margolan, eskultura eta marrazki erakusten dira, horien artean “Guernica” kuadro ospetsua.
Paul Eluarden La victoire de Guernica poema Mikel Antzak euskaratu zuen eta Susa aldizkarian argitaratu zen 1987an plazaratu zen zenbaki berezian. Guernica film hori 1950. urtean aurkeztu zuen Alain Resnais zinemagileak eta 70 urte beranduago euskarazko azpitituluekin daukagu sarean ikusgai.

Mikel Antzak Gernikaren garaipena poemaren itzulpena berridatzi eta bere ahotsez eskaini digu.

Gernikaren garaipena

Agenda

Efemerideak

Kritikak