Abe 29 16

Juan Ramon Jimenez,
Joxemiel Bidadorren eskutik

Gaur aurkeztuko da Iruñean Joxemiel Bidadorren Klasiko bitxi, arront klasiko (Pamiela) bilduma. Ezaguna genuen Arrotxapeakoak sortzaile eta ikerlari gisa egindako lana, gaurkoan Bidador itzultzaile dakargu emailuetara. Aipatu liburu hori apailatzeko xerka Juan Ramon Jimenez poeta espainiarraren Barne-gaiazko animalia itzulpena ageri baitzen. Moguerrekoaren hondar lan honetan olerkaria eta olerkia bat eginik ageri zaizkigu, adimena inspirazioaren zerbitzuan jarririk. Nobel sariak poesia ukiezina eta trinkoa darabilkigu. Bidadorren itzulpena pasa den mendearen akaberakoa duzue. Arront klasiko bat klasiko bitxi baten eskutik.

Agenda

Efemerideak

Kritikak