Abu 24 16

Sanchez Irureren Arrantzalea

Ehun urte ditugu Kaietano Sanchez Irure hil zela abuztuaren 24an, eta 160 urte jaio zela 30ean, hirurogei betetzeko sei egun eskas. Jaulierra izan zen eta berak zaintzen zituenek bezala azaldu behar izan zuen epaitegian: preso batzuek ihesa antolatu, baita burutu ere hiru zaintzaile bahituz, Sanchez Irure tartean zela. Susmoa hedatu zen bazeukala zerikusirik ihesaldian. Labanaren zorrotza lepoan probatu gabe eman ote zizkien giltzak, halakoren bat. Dena den, zuritu egin zuen epaileak. Donostiako udaletxean hartu zuen postua gero… atezain. Barrandan edo zelatan egoteko zekarren bokazioa izan zitekeen bertsotarako behar zuen astiaren ondorio. Biktoriano Iraolak aztarna adierazgarri bat ematen digu Arraietakoak! ipuinean (Baserritarra, 1907), Katu delako baten menturak kontatzen dituela: «Fiesta bukatzeko, ez zan gaizki egongo zeladore batek heldu Katuri eta txakurlekura eramatea eta bertan irukitzea, ahalik eta buruz ikasi arte, oraindaino izkribatu dituen euskerazko bertso guziak,  Kaietano S. Irurek». Euskaltzale handia, huts ezin eginiko sinadura izan zen bere hiriaren eta euskal munduaren nahigabezko eta gorazarrezko gertaldietan. Bere bertso-sail guztiak ez ezik erdiak ere neke samarra litzatekeenez biltzea, bakarra eskaintzen dizuegu, Arrantzalea, bere tonuaren ezaugarri.

Agenda

Efemerideak

Kritikak