ANTON TXEKHOV
(1860-1904)
XIX. mende amaiera Konstantin Stanislavski antzerki zuzendari eta
aktorea ezagutu zuen, Mosuko ko Arte-Antzokiaren zuzendari zela, 1898an
Kaioa obra taularatu zuena. Harremana sendotzeak Moskuko
antzoki honetan Txekhoven obrarik esanguratsuenak eskaintzea ekarri
zuen: Vania osaba (1897), Hiru ahizpak (1901) eta Gerezionoen
lorategia (1904).
1901ean Olga Knipper aktorearekin, bere lanak jokatzen ibilitakoarekin
ezkondu zen. Handik hiru urtera zendu zen Badenweilerko bainuetxean,
1904ko uztailaren 15eko goizaldean.
Ipuingintzan maisu bilakatua da Txekhov. 1905eko iraultzaren aurreko
gizarte errusiarraren erretratu bikaina egin zuen, pertsonaia hutsekin,
bizimodu aspergarri, alfer eta bakartia zeramatzatenak, elkar
komunikatzeko ezgauza. Antzerkiaren barruan ere, naturalista gisa
bereziki, izen handikoak dira Txekhoven obra batzuk, hala obra handiak
nahiz umorezko pieza laburrak.
Liburuak ere bi egin dira. Baroja etxearekin kaleratu zen Bi antzerki labur
obra, 1897an, non Ezkontzarako baimena eta Basa piztia
irakur daitezkeen, BegoƱa Lasak euskaratuak. 1990ean, akenik,
Xabier Mendiguren Bereziartuk Ibaizabalekin kaleratu zuen Ipuinak,
Anton Txekhoven bost ipuineko antologia, euskaraz. Irakur daitezke, Seigarren
pabilioia izendunaz gain, Dama txakurtxoduna, Eme
ganbaraduna, Fraide beltza, Etsaiak eta Anna
lepoan.
Webguneko argitalpen honetarako, bestalde, prestatu ditugu
beste bi ipuin ere, Rothschild-en biolina da bata, 1894an
Txekhovek argitaratu eta Jose Moralesek argitarapen honetarako
errusieratik euskaratua. Beste bat ere bai: Mandatua.
Hau ez da Txekhovena, Txekhovez baizik. Ipuingintzako beste maisu
batek, Raymond Carverrek idatzitakoa da narrazioa, eta idazle
errusiarraren azken uneak ditu kontagai. Harkaitz Canok euskaratu du
Carverren ipuina. |