Kostantinos Kavafis
Kostantinos Kavafis Egiptoko Alexandrian jaio zen 1863ko apirilaren 17an. XX. mendeko Greziako literaturan idazle ezagunenetarik izan da. Gutxi argitaratu zuen bizi zelarik, eta EM Forster-ek famatu izanaren ondorioz bihurtu zen gazteenen artean ezagun, lehenik Grezian eta ondoren Europa osoan. Kavafis 1933ko apirilaren 29an hil zen. |
Murruak
(1896)
Kostantinos Kavafis
euskaratzailea: Andolin Eguzkitza
Arretarik gabe, errukirik gabe, ahalkerik gabe
handi eta garai eraiki zituzten murruak ene inguru.
Eta esperantzarik gabe nago orain hemen.
Besterik ez dut pentsatzen: adimena irensten dit asturu honek;
zeren gauza asko kanpoan baineukan egiteko.
Ai, murruak eraikitzen zihardutenean, zelan ez nuen jaramonik egin.
Baina ez nuen inoiz entzun eraikigileen oihartzuna.
Erreparatu gabe gorde ninduten mundutik kanpo. |
Gizon zaharra
(1897)
Kostantinos Kavafis
euskaratzailea: Andolin Eguzkitza
Kafetxe zaratatsu bateko barrukaldean,
mahaiaren gainean makurtua jezarrita dago gizon zahar bat;
egunkari batekin aurrean, lagunik gabe.
Eta zahartzaroaren goibelaren erdiko destainean,
gogoeta egiten du zein guti gozatu zituen urteak
kemena zeukanean, eta etorria, eta edertasuna.
Badaki asko zahartu dena; ohartzen da, ikusten du.
Eta horratik gazte zeneko garaiak atzo ematen du.
Zein tarte laburra, zein tarte laburra!
Eta pentsatu egiten du zelan Zuhurtziak iruzur egiten zion;
eta zelan berarengan fedea zeukan beti hori erokeria!
gezurtiarengan erraten ziona beti: "Bihar. Badaukazu astirik".
Oldarrak gomutatzen ditu balaztatzen zituenak; eta zenbat
alegrantzia sakrifikatzen zuen. Beraren burugabeko ezagutzaz,
orain, galduriko abagadune bakoitzak egiten du iseka.
Baina gogoetaren gogoetaz eta gomutaren gomutaz
gizon zaharra trenkaturik geratu da. Eta loak hartzen du
kafetxeko mahaiaren gainean makurtua. |
Leihoak
(1903)
Kostantinos Kavafis
euskaratzailea: Andolin Eguzkitza
Gela ilun hauetan, egun astunak ematen
ditudanetan, alde batetik bestera ibiltzen naiz
leihoak edireteko. Leiho bat
irekiko denean kontsolamendua izanen da.
Ez dira baina leihoak aurkitzen, edo ezin ditzaket
kausi. Eta agian hobe aurkitzen ez badira.
Agian argia tirania berria izanen da.
Nork jakin zeintzuk gauza berriak erakutsiko dituen.
Erdaldunen esperoan
(1904)
Kostantinos Kavafis
euskaratzailea: Andolin Eguzkitza
Hiria
(1910)
Kostantinos Kavafis
euskaratzailea: Andolin Eguzkitza
Oso bakanka
(1913)
Kostantinos Kavafis
euskaratzailea: Andolin Eguzkitza
Itzar daitezenean
(1916)
Kostantinos Kavafis
euskaratzailea: Andolin Eguzkitza
Bederatzietatik
(1918)
Kostantinos Kavafis
euskaratzailea: Andolin Eguzkitza
Ondoko mahaia
(1918)
Kostantinos Kavafis
euskaratzailea: Andolin Eguzkitza
Irautearren
(1921)
Kostantinos Kavafis
euskaratzailea: Andolin Eguzkitza
Beren hastapena
(1921)
Kostantinos Kavafis
euskaratzailea: Andolin Eguzkitza
Irakurtzera etorri da
(1924)
Kostantinos Kavafis
euskaratzailea: Andolin Eguzkitza
Sarrerako miraila
(1930)
Kostantinos Kavafis
euskaratzailea: Andolin Eguzkitza
|