Vladimir Holan
1905eko irailaren 16an jaio zen
Pragan, orain 100 urte, Vladimir Holan, txekierak XX. mendean izan duen
poetarik handienetako bat. Duela 25 urte hil zen, 1980ko martxoaren 31n. Sinbolisten
eraginpean idazten hasia, poesi liburu asko argitartu zituen, baina
hala ere 1949an, bere lana aintzat ez hartzearekin eta orduko kultura
giroarekin gogaituta, Kampako bere etxean bere burua ixtea erabaki
zuen. Eta halaxe jardun, etxean, gizartetik bakartuta, hil zen arte,
nahiz eta 60ko hamarkadatik aurrera izena eta sariak jasotzen hasi zen.
Heriotza, hain zuzen ere, eta itxaropena, patua... ohiko gai
unibertsalak dira Holanek poemetan darabiltzanak. Euskarara Joseba Sarrionandiak itzuli zituen bere bost poema, Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak liburuan (Pamiela, 1985) kaleratuak (beste bat ere badakar liburuak, titulua ez bestea txekieraz datorrena). Vladimir Holanen bibliografia bat: Heriotzaren garaitza (1930), Trumoia (1940), Armada Gorriko soldaduak (1947), Izenik gabe (1963), Gau bat Hamletekin (1964), Oilar bat Eskulapiorentzat (1967), Amildegiko amildegi (1981).
|
Espaloian
Atso bat da kazeta saltzailea |
Urte batzu geroago amarekin
Etxeko sua
errautsez estaltzeko
|
VIII. Enkontrua
Mutiko miresgarri bat zen, |
Harriaren otoitza
Paleostom bezjazy, |
Galdetu egin dizu neskatila batek: Zer
da poesia?
|
Bada agure bat iada bi urtez bere
gordailua |