Zorionik ez...
euskaratzailea: Martin Oiartzabal
Udalehen gauaz ihintza egin,
lili bigunen gainean erori
eta liliak zimeldu, hil.
Gazte batek neska bat maite
t'etxetik urrun ihes-ein zuten
ta gurasoak ez zekiten.
Harat honat luzaro ibili,
ez zorionik ez adurronik,
eta galduta atzenez hil.
Euskal Esnalea, 1926ko urtarrila, 265 zkia.