Zoritxar txarrez
euskaratzailea: Klaudio Sagarzazu Satarka
Udaberrian, eguzki eder
Sutsuak, diz-diz.
Ta lore polit, maite laztanak.
Jaiotzen dira.
Gau ilunean, ilargi apal,
Samurrak, diz-diz
Ta izar argiak ikusten dira
Ortze ederrean.
Neskaren begi kutunak diz-diz...
Olerkariak
Orduan erraz egiten ditu
Olerki onak.
Baina hau mina! Eguzkia ta
Lore politak
Izar argiak eta ilargia,
Olerki onak
Eta neskaren begi alaiak,
Ludi honetan
Zoritxar txarrez, gaur ez dira, ez,
Ezertarako.
Euskal Esnalea, 1921eko abuztua, 212 zkia.