Zer nahi dezu gehiago?

 

                euskaratzailea: Klaudio Sagarzazu Satarka

 

Orratza, eraztun eta

    Belarriko ederrak,

Zuek nahi bezelakoak,

    Asko ta asko dituzu;

Bai-ta ere badituzu

    Berdingabeko begi

Politak: esan zaidazu,

    Zer nahi dezu gehiago?

 

Gogo ta bihotz guztitik,

    Maiz zuzendu izan diet

Egundaino hilko ez diran

    Olerki eztitsubak,

Izarren antzeko zure

    Begi dizditzale-eder,

Horiekin: esan zaidazu,

    Zer nahi dezu gehiago?

 

Eta inork ez bezelako

    Begi edertsu horiek.

Esker guztiz txarra egin

    Zidaten erakutsi;

Ta horregatik gaur nago

    Minez, itun, hiltzeko

Zorian: esan zaidazu,

    Zer nahi dezu gehiago?

 

                        Euskal Esnalea, 1920ko abendua, 204 zkia.

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz