ESPUS ESPUSARI TOPA

 

                1

Zuiñen eijer den bedatsian lehen lilia

Baratze xokhuan irus ageri

Zuiñ eijer den mahaiñ saintiala bildürik

Bi espus eskik emanik elgarri

Egünko egünak hortara ekharri gütü

Uhure espus eta espusari

Ziren biziko desiratzen dereiziegü

Bier xantza hun eta osagarri

 

                2

Espus maitiak orai jakin behar düzie

Ziren hunetan zer datin gerua

Batian plaser bestian aldiz arrünküra

Uste gabeko nahi gabekuak

Bena orai danik biga baziratekie

Aisa egarteko ziren eskerniuak

Bai eta phekü guzien kontsolagarri

Egün jüntatü zutien amodiua

 

                3

Mündu huntan den bekhaxkeriarik handiena

Bethi danik da aberatstarzüna

Ene ustez aldiz huntarzun baliusena da

Osagarri hunin gaztetarzüna

Bizitze berri bati bürüz bagutzalarik

Hartürik espusetako erhaztüna

Amodio xühar batek inganatürik

Hori da hori egiazko fortuna

 

                4

Zelü gañian ekhirik ederrena beita

Arratsaldiari bürüz itzaltzen

Espus maitiak nik hortan dit zirek bezala

Aita eta ama gaixo horier phentsatzen

Arratsaldi hori bürüz juranik beitira

Ikhas ezazie horen eztitzen

Bakian horiek lagüntüren beitzütie

Ziren haur maiten untsa eraikitzen

 

                5

Üzten zütiet espus gazte maithagarriak

Hortan debeiazi gabe sobera

Suhetatzen dereiziet xantza hun batekin

Bizi ahal zitaien alagera

Nuixta nuixta jin ere nahi benintzateke

Zirekin kafe hun baten hartzera

Eta mentüraz Jinkuak plaser dialarik

Zazpi geren haurraren egartera

 

                        «Comte de Tréville»-en phastualaren khantore bat:

                        Kuntiaren ezteriak.

 

 

 

© Etxahun-Iruri

 

 

"Etxahun-Iruri: Khantan" orrialde nagusia