RealPlayer formatuan (kalitate txikiagoa)
MP3 formatuan (kalitate handiagoa)

Bihotz Bakartien Kluba 2001eko neguan sortu zen, Larrabetzuko HORI BAI gaztetxeak urtero antolatzen dituen gabonetako ekitaldien karietara. Orduko hartan, Iñigo Aranbarrik Joseba Sarrionandiaren obrari buruzko hitzaldia eman behar zuela-eta, Larrabetzuko Aintzinak, Etxahunek, Gorkak, Gotzonek, Guluk, Iñakik, Mari Felik, Patxik eta Urik, Sarrionandiaren testuekin beren beregi egun horretan jaio eta hiltzeko irakurraldia prestatu genuen. Ostera, handiusterik gabeko emanaldi hartara joan ziren batzuek euren herrietara joateko gonbitea luzatu ziguten eta guk, gure amei ondo ikasiak izaki, ez genuen ezetz esaten jakin. Sarri gure artean bataiatu genuen poesia errezitaldi haren ostean Poeta hilen kluba eta Zakil Alu Hori! atondu genituen; guztiak ere, guk idatzi ez genituen testuak itzuli eta gutartuz. Eta halan ibili ginen herriz herri, gaztetxez gaztetxe, kultur etxez kultur etxe, harik eta 2004ko otsailean taldekide batek Arrakalak deritzon liburua kaleratu zuen arte:

 

ARRAKALAK berbetan dagoz, kantuekaz, zabaltzen dira, irudiek ixten dituez, Arrakaletan zehar urtetan jaku arnasa, arrakalak doguz eskuak sokak dantzarazi eta lepoa laztantzeko. Arrakalek egiten gaitue herren, arrakalek egiten gaitue duin, ez baitago aurrera egiterik arrakala barik.

 

Sarean entzundakoa etxean CD formatoan jaso gura duenak eska beza arrekikili@gmail.com helbidera idatzita. Bidalketa gastuak baino ez dituzue ordaindu beharko.

1. Beharrezkoa, Aintzina, Alex ta Mugar

2. Aberriaz zelan ahaztu, Jose Luis Otamendi

3. Zapatak lekuz aldatu, Uri

4. Arrakala hau, Aintzina, Alex ta Mugar

            — Behar ez denean, Leire

            — Suizida, Iñaki

            — Eskolan, Leire

            — Azken manifa 2, Etxahun

5. Zure antzera, Marifeli

6. Zeintzuk egiten duten zirkua, Aintzina, Alex ta Mugar

            — Kale garbitzailea, Jose Luis Otamendi

            — Postaria, Gotzon

            — Isildutakoaren ordaina, Uri

7. Bidaztia, Edorta Jimenez

8. Bertso berriak arrakalei jarriak, Aintzina ta Etxahun

9. Sakatu, Iñaki

10. Ez da ezinbestekoa, Joseba

11. Baltsean, Alex, Gotzon ta Mugar

12. 13. gutuna: Gartzelan esnatzea, Mitxel Sarasketa

13. Hogei urte, Alex

14. Egurrezko trena, Aintzina, Alex, Gotzon ta Mugar

15. Ez den lurraldean, Marifeli

16. Mundua ez da nahikoa, Uri

17. Lou beti Lou, Aintzina, Alex ta Mugar

            — Promesak, Etxahun

            — Bi emakume harago, Leire

            — Itzalitako argi bakoitzeko, Marifeli

18. Itzalitako argi bakoitzeko, Pog mo thon

19. Kalkilian bada neskatila bat, Joseba

20. Baltsik balego guretzat, Gotzon

21. Asunak zure begiak, Aintzina, Alex ta Mugar

22. Agurra

 

Aspaldiko asmoa gauzatzera batu ginen kukubiltxotarrenean, 2006ko apirileko 22 eta 23etan. Atea jo eta barrura sartu ginen Aintzina, Alex, Aritz, Edorta, Etxahun, Gotzon, Iñaki, Joseba, Leire, Marifeli, Mitxel, Mugar, Oto eta Uri. Ordura arte egundo grabazio baten parte hartu bakoak ginen gehienak. Eta hori igarriko duzu; baita Pog mo thon taldeko lagunek euren entsegu lokalean grabatu zutena Itzalitako argi bakoitzeko. Bejondeiela. 40 lapurren miresle ere bagarenez Joseba Sarrionandiari eta Roque Daltoni besapetik ebatsi dizkiegu 13. gutuna: Gartzelan esnatzea eta Como tu testuak. Ruper Ordorikari ikasitako Baltsean, askoz ederrago, Ez da posible diskoan aurki zenezake. Jakin dakigu Jose Luis Otamendiren Aberriaz zelan ahaztu poema entzutean, guri legez, harrokeria barka eske hasiko zaizuna. Eskerrak Otori eman. 2001ean poesia errezitaldiak egiten hasi ginenetik gu ikustera etorritako guztiei, gure etxekoartekoei, lagunei, hurrekoei, eta batez ere etsaiei, urteotan gure berbak esatera eroan gaituztenei eta poesiazaleei begirunea eta esker ona adierazteko ahalegina da CD hau. Hauxe da 2006ko azarotik 2006ko ekainera bitartean herriz herri egin duguna. Kopiak doan banatzeko egin ditugu. Zeuk be bardin egin.

 


 

        ARRAKALAK ikuskizuna honako hauek osatzen dute:

        Musikariak: Arrakalak ikuskizunerako soinu-banda sortu dute bihotz bakartien klubeko musikariek, saioari osotasuna ematen dion soinu-banda da, Arrakalak liburuko poemen erritmoa.

        Bibolina: Aintzina Lekue

        Ahotsa, gitarra akustikoa eta Venezuelako Cuatroa: Alex Arregi

        Eskusoinua eta teklatuak: Gorka Mugarza

        Irakurleak: Gorka Uriarte, Leire Ercilla, Marifeli Etxeandia eta Gotzon Barandiaran

        Irakurle horiez gain, lekuan lekukoak gurekin irakurtzera gonbidatzen ditugu, bihotz

bakartien kluba ez delako soilik Larrabetzuko literaturzaleez osatzen, Euskal Herriko literaturzaleez osatzen baita.

        Eszena-gidaria: Aritz Albaizar

        Poemak: Gotzon Barandiaran. Arrakalak, Susa, 2004.

 


 

        Eskerrik asko: Urte guztiotan gure emanaldietara etorri zaretenoi, zuek zarete gure arrakastaren neurria. Emanaldietan gurekin batera irakurri duzuen guztioi, bihotz bakartien klubekotzat zaituztegu. Gure hizkera konpartitzera zuenera gonbidatu gaituzuenei, poesiari arnasa hartzen lagundu diozue. Etxekoarteko, lagun eta etsaiei, aurrera egiteko akuilua zarete. Kukubiltxori, bihotz bakartien kluba zuek zarete. HORI BAI gaztetxeari, suaren metxa pizteagatik,

        Zutun!k beste 40 urtez.

 

Bihotz Bakartien Kluba

 


 

Animaziozko laburmetraiak

 

        Egileak: Bego, Maite, Sabrina, Abarne, Veronika, Ander, Adur, Belen, Edurne, Itsaso, Alaitz, Unai, Andres, Iñaki, Lidia, Yera, Ines eta Jose.

        Bego Vicario EHUko Arte Ederretako irakaslea eta zinemagilea da. Aspalditik lan egin gura zuen bihotz bakartien klubekookin poesia eta irudia uztartuko zuen proiektua egiteko. Arrakalak liburuko 26 poema hartu eta bere ikasleei, hitzak iruditan adierazteko erronka luzatu zien, baita ikasleek onartu ere. Poemen interpretazio erabat pertsonalak dira, poemen egileak ez baitu ez prozesuan ezta azken emaitzan ere inolako baldintzarik jarri. Poema bisualak dira, finean.
zure oinetara
eskola
istripuak
iragarkia
behar ez denean
aktorea
hogei urte
Bilatuko zaitut
eskuak eta harriak
hagin barik deika
itzalitako argi bakoitzeko
itzalitako argi bakoitzeko
oharra
praketatik belaunak
bide hori
cafe de france
bi emakume harago
egun bateko zoriona
espaloiak
kalkilian bada neskatila bat
mundua ez da nahikoa
kale garbitzailea
postaria
soldatapeko diosalak
suizida
tiranoaren larrazkena
egurrezko trena

 


 

ARRAKALAK zuzenean.

2004-2006

Bergara, Larrabetzu, Bilbo (Ekoetxea), Elgeta, Getaria, Azpeitia, Barakaldo, Urdiain, Orereta, Aretxabaleta, Iruñea (Txantrea), Durango, Aulesti, Ataun, Zarautz, Lesaka, Eibar, Zamudio, Basauri, Bilbo (San Inazio), Lekeitio, Igorre, Lasarte, Pasai San Pedro, Bilbo (Kalderapeko), Ondarru, Bilbo (Sarriko), Zaldibar (Hori Bai gaztetxea).

 


 


www.susa-literatura.eus
www.bbk-literatura.org
www.arrekikili.org