Barakulloa eta eperra
Artola, Ramon
Barakallo eder bat
zegoala intzetan,
aitu zuben eper oin
soņu bat chit bertan;
eta berarengana
zanekoz eperra,
bere kurkullan gorde
zan bere ederr;
ontan gozoro zion
gaņetikan esan;
ia ala lasterka
zertako gorde zan;
ia ez altzekiyen
adardun ederrak,
akabatu ziranik
lenagoko gerrak,
zala lege berri bat
oso ona jarri,
ez gaitzik egiteko
geiago alkarri:
bada bildurrik gabe
azal zitekeala,
gozotoro izketan
egongo zirala;
nai zituzkela jardun
bi egin arekin,
adiskide zitezen
bizi alkarrekin.
Onetan aitu ziran
zakur baten zaunkak,
eta mugitu eper
jaun on aren ankak;
igasi nabaiturik
bareak eperra,
ots egin zion, e, zu,
bukatu zan gerra;
baņan erantzuteko
betarikan gabe,
ezin zan bere iges
bidearen jabe.
..............
Onek erakusten du
etsayak zer diran,
zer moduz enpeņutan
ibilli oi diran;
askoren itz eztiyak
sinistu baņan len,
begiratzeko berak
nondikan datozen.
|