San Marcial eguna
Artola, Fernando
San Marcial eguna
gure egunetan
Egun sentia dator
goizero bezela...
Beltran,
Azkue,
Ambulodi
Irigoyen,
Arana,
Picabea,
Manuel Pedros,
Lalanne...
(Goyen beude)
Eusebio Pedros !
Lo gozoan daude.
Bi sutunpa Pun! pa!
Punpa!
Esnatu zaigu buruzagia.
Gaurko agintariak
Lo egin al du?
Erriak ere berdin
loa galdu.
Zer egin?
Ialgi kanpora!
Beazak zeru gora...
Izarrak zeoztik,
illargia itun,
il bear duela ezagun.
Gorrizta sorkaldea,
gorritua sukaldea.
Tatxin-tatxin
Villarrobledo-eresiak
(Zerutik igesiak)
Au duk "mandinga"!
Prakak txuriak,
txapela gorria
garbi-garbiak
ta, "patrikan" sosak...
Au duk "mandinga"!
Ama, ama, jarri bazkaria.
Arreba, zuk eman janaria,
goyan bada eraria
(aufi-aufa!)
gaur neretzat, Maria.
Ama, ama!, jarri bazkaria,
ollasko paria.
Orlako gertaera,
ia etxe guzitan;
kukurruku gutxi
ollotegitan.
Aufi-aufa!
Gaur San Marcial eguna,
gaņera eguzkia.
Ai, ai, ai...
(Ori dek irrintzia)
(Gogaketa)
Gaurko otoitzak
egin gabeak.
Bai, bai, egingo det otoitz,
Zurekin naiz begi ta biotz.
Eskerrak; Jauna, egun berri au
ikusi detalako"...
San Marcial eguna!...
Agur otoitza!
(Mendian otoituko dut).
Kantinera'ren etxean
Lore gazte bat,
Bidasoa'ko lorea,
pozik dago gaur
alaitasunez betea.
Goiz esnatua,
Zail lok artua
Zergatik ez ,alde
ni zure alde
Gaizo usotxoa
Kantineratxoa
Nere Kuttuntxoa.
San Marcial eguna
ta kantinera!...
Gauz ori zer dan?
Ez bazera Irun'goa,
ez duzu ikasiko,
ez duzu ulertuko.
Zeradena edonungoa.
Kantinera, zer dan?
Gure bizia!
Gure arnasa!
Gure ametsa!
Gure kuttuna!
Ez da joaten nai duba
baizik berezi deguna.
Lore gazte bat,
Bidasoa'ko lorea,
neskatil panpoxa,
ille-kixkur "ermoxa",
gure poxa!
Zeru goiko aingerua,
Bidasoa'ko lorea,
lore garbia,
eder, julia.
Neskatil paregabea,
izar argia,
guztiz maitia,
zeru goiko aingerua.
Erriko poxpoliņa,
etxeko panpiņa
A! nerea baziņa!
Irun'go neskatillak
kantinera nai.
Arin eta alai,
txapel gorria,
gona txuria,
gerrontze beltza,
jantzi nai,
barril txiki batekin
Mikeltxo'ren tropan.
....................
(Emen zetoztik)
Gizonik ederrenak, artxeruak.
Eun kilo'ra ia denak urbilduak.
Piko, pala ta aizkora zorroztuak,
mantarra artillez, altzoin larruzkoak.
Gizonik ederrenak, artxeruak.
Txiruli-ruli soņuak,
talin-talan eskillak,
rataplan-eres mutillak,
Ąpun, pa, pun! su-izkillak.
Txapel gorriak
nola loriak,
praka txuriak
nola liliak.
Txuri ta gorri,
gorri ta txuri,
Irun'go semiak...
Fede dun erria bezela
joan zaizkigu Elizara,
Juncal'eko Ama maitia
biotzez agurtzera.
Andik apaizak artuaz
San Juan-arri'ra ostera.
Zenbat jende etorri dan
gure festa ikustera.
Santa Elena karrikan
autsi errenkak.
Nor bere bidetikan
ariņik ankak,
txistu ta kanta,
cup! ta sutunpa,
Aldabe zear
goazen goruntza.
Zarrak, gaztiak,
Irundar guztiak,
neska ta mutillak,
ogei urteko pillak
aupaka dijoaz,
irrintzi ta algara,
gora beti,
beti gora,
San Marcial mendira.
....................
Irundar urrunduari
Irun'go seme erbestetua, Irun'en da gaur gogoz,
Ezin du antzi, gaurko eguna, emen da begi ta biotz,
emen da begi ta biotz.
Aiek oroituz, nere biotzak diozka maite agurrak.
Oro gera-ta, Irun'go seme, Jaungoiko beraren aurrak,
Jaungoiko beraren aurrak.
Ez bada egin, ez egin negar, irundar erbestetua;
biotz zabalez emen gaituzu, zu agurtzeko zaletuak,
zu agurtzeko zaletuak.
Gauz ederrik munduan ba'da, bat da San Marcial eguna.
Irun guziak begikoa du, gogokoa ta kuttuna,
begikoa ta kuttuna.
|