|
|
O, Txomin, Txomin
|
|
Izenburua:
|
O, Txomin, Txomin
|
Sinadura:
|
Artola, Fernando (Bordari, Ori'ko Txoria) |
Urkizaren iruzkina:
|
|
Egilea(k):
|
Artola, Fernando
|
|
|
Argitalpena:
|
El Bidasoa. |
Urtea:
|
1960 |
Argitalpenaren urtea:
|
16 |
Alea:
|
769.zk. |
Orrialdea:
|
[9] |
|
|
|
|
O, Txomin, Txomin
Artola, Fernando (Bordari)
Negar landetan
Nere idazkortza
Dolu minetan
Dut busti.
Zuri eskeintzeko
Otoi oroiez
Ene biotzen
Larros bi
Larros gorri
Mayatzekoa
Zure bizien
Abesti
Zure abotsak
Zeru guzia
Eresiz bete
Du noski
O, Txomin, Txomin
Lagunak giņan
Lagun leial ta
Osoak
Ama zar baten
Seme bezela
Kabi berako
Usoak
Itxaro izarrak
Loretan dira
Arnasa badu
Atsoak
Zuk alde egin da
Dolu Negarra
Zerion atzo
Gaxoak
Zure anayen
"Aurtxo (a) seaskan"
Kanta oi zenun
Xamurki
Eliz kantakin
Entzule danak
Ao xabalez
Iduki
Donoki ortan
Atsede zazu
Bizi zaitea
Goxoki
Ta gertu arren
Neretzat ere
Toki apur bat
Maiteki
|
|
|
|
|
|