Euskaldun errazako jende erdalduna
Aresti, Gabriel
Euskaldun errazako jende erdalduna
Biziko da Bizkaian, au nire pena!
Eta gusti-gustirik lotsagarriena
Eskuan daukagula erremedio ona
Ondo dakiguna
Danik ederrena
Iraungo dauana!
Errua norena?
Etorkizunak diņo; Bizkaitarrena.
Ze salbaziņo eduki leike gure euskera maitiak,
Itsuak bardin badiraz aryn laguntasun emoliak?
Parabola bat kantuta dedot itxiko dabez begiak
Ez ikusteko nigandik euren itsutasun terribliak.
Ta ze ardura izan leiskue trapu baten koloriak,
Ze ardura bertso baten ipinten dan erderazko berbiak,
Zortziko edo habaneriak
Abarka edo zapatiak
Kanpo santuan lurra artuten badau gure izaeriak?