Eror-jaikika
Aresti, Gabriel
Telesforok diosku:
"Baldin laguna erortzen bazaik,
har ezak lepoan eta segi
aurrera".
Kuestionea da zein den
laguna:
Ni banintz,
ni naiz,
inork ez nau hartzen.
Hainbeste urtetan ibili naiz
eror-jaikika...
"Bida-ertzean ez marrubi,
ez belar gizenik..."
Bakarrik,
noizean behin,
hondakin triste hau,
nerau...
Inork hartu banau,
hi izan haiz...
"Melitxu Basurtuko,
piku melatua",
ene
SAMAR,
SAMAR,
SAMAR
itana.
Mintza nadin
hitano.
Hi gabe,
zeri helduko?
"Sakoneko lainoz gora..."
Ene euskarri bakarra.
Inork ez diost:
Haik gora.
Bakarrik:
Gora.
Aberria.
Non nago ni?
|