Bizkaitarra
Aresti, Gabriel
Iretargi barriak eztauko argirik
Ez gauberdiko eguski otzak berorik.
Ezta egongo Bizkai maitia iņos penadu bagarik,
Alan diragutsue Gabriel Arestik,
Komeni diran berso barriak orain kantatzera nua,
Neugaz etorri bedi batera gure Aita Eternua,
Iņor badago laguntzalia orixe da Jangoikua,
Orregaitikan nire kantua lenengo Arengana dua
Laguntasuna emon degidan, bestela nago galdua.
Gero, egon bedi niri begira bizi garean mundua,
Gizarte gizagajua
Gure Euskalerrikua:
Lengo koplari abillakandik artuko dot ejenplua.
Erderaz egin gura daguan euskaldunikan munduan
Egon ezpalitz, gure euskerea etzan galduko ain duan.
Olango gizon motzak eztauke sarrera-rikan zeruan
Pena andiak eukiko dabez zoritxarrean orduan,
Eta Jangoiko poderosuak sartuko dauz infernuan
Au pasatuko da, justiziarik bardin badago altuan,
Pentsetan dogun moduan,
Daukagun adimentuan,
Osterantzean euskal erriok zetako egin zituan?
Baiņa gure Bilbagun ori ikusten dogu,
Zelan eztakiana izan dan maisu,
Egiak jakiteko egiten dan botu,
Fuerte gedar egiņaz errazoia dogu.
Ostantzian galdu
Zorotzat pasadu
Ori dala modu
Egiak ukatu
Ganera jakitunen graduak artu.
Gusti onegaz gure Bizkaia kondenaturikan dago
Araba barri lotsagarri bat bost urtian izateko,
Problema ori ikusiteko gitxitxu gagozalako
Ta gure beso oneitan indar eskasa daukagulako,
Akaso eztau alkantzaduko bapere erremedio,
Eta itsuen itsueria zantarra dala medio,
Aurrerantzean etxako
Bentajarik etarako
Jenio oneri Jangoikoak emon euskana andiro.