Adorazioaren bitartez
Aresti, Gabriel
Amaitu ginen lekuan
egin dute kapera.
Ezta pentsatzekoa
gizonen bukaera:
Erori zitzaigun
apurturik lurrera
jan genuen platera
mila zatitan. Dut
ezpondatik atera
erregalatu nizun
zilarrezko baxera:
Erlikitzat egun dute
eraman aldarera.
Zure memoriak egin
dituzte gaur elizan,
eznadien hasarra
ostopo baten gisan.
Ezti-makatza da
aurkitua kalizan
asturugaizki izan.
Eztute ezein gauza
deseginen astiz han,
espantuz eta urduri
dabiltzalako prisan.
Hilen dira, berenua
dagoelako zizan.
Eztizu penarik eman
hortikan ikusteak
barkazio gabeko
kondena-gai tristeak?
Niri bai, haundia.
Eztiotsu legeak
erreinuko erregeak
hil behar duela,
zerren bere andreak
adar haundiak jarri
dizkio, bai, luzeak?
Eztizu ajolarik izan
gizon-kondenatzeak?
|