Ezkutu edo daukat banatan saltzeko bersoak
Aresti, Gabriel
Ezkutu banatan saltzekoak.
31.
Nire grazia Aresti da ta populuak beza tira
Franfran motzaren tiraniatik merezi duen satira
Haren dotrina nardagarria orain hamabi zati da
Hemen kantatzen diren egiak Arestiren gauzak dira.
68.
Nire grazia Aresti da ta honela da hazi enda
Gure lurrean pozoatu du belarra ta azienda
Orain bihotzez deseatzen du Madrileko Hazienda
Arrazu galdu duen min hori min guztirik bizien da.
Dukat banatan saltzekoak.
66.
Arestiren bihotzak goizaldean enbat
Gizon doilorren kontra egin zuen gonbat
Inork mundu honetan ez du egin hainbat
Garzelan merezia ba du atseden bat.
86.
Arestiren bihotzak daduka aski lan
Gerrilak egiteko franko Venezuelan
Haren etsaiak dira Lincoln ta K.K.Klan
Ahizpak direlako Kuba ta Dixieland.