Andaluza
Musset, Alfred de
Andaluz bat, bular-lerdena,
Barzelonan eztuzu ikusi?
Zurbila da, nola udazkena:
Maite dut, nire ema-laguna,
La Marquesa de Hamaeguy.
Franku dut beretzat kantatu;
beretzat, sarri, batitu naiz.
Askotan, itzar, naiz egondu,
eta nire joranok ditu
bere begiak astindu maiz.
Bere gorputza da nirea,
bere bekain mehe ta motza,
bere berna gizen emea.
Errege-jantzi bezain luzea,
adatsa, bigun-beltza.
Bere lo-gelan lo denean,
lepoa haunitz dut maitetan,
eta basquina altzo gainean;
besoak hartzen nauenean,
oinak sarturik zapatetan.
Hala Jainko, bere begiak
dakuskidanean barreka,
ikutzeko bere orraziak,
Gaztelako santu guztiak
joko nituzke makilaka.
Ederra da desordenuan,
datorrenean bular-biluz,
ikusita gero mosuan
burruka nairik hamorruan,
hitzaldi zatarrekin oihuz.
Pozkarioan zoro dago!
Goizaldean baitu kantatzen;
esaten baitu kolkorako
guk ezkenuela entzungo
bere korseta txirrikatzen.
Sartu gaitezen estratetan!
Goazen! Udako gau ederra!
Gu baikara erdi-txantzetan
ibiliko serenadetan,
Tolosatik Guadaletera.