Poeta berria
Lasa, Mikel
zure elea
ez da gurina ta esnea:
arria, itxasoa ta aizea.
Munduaren atsa
nai nuke atzeman
Europako bide ugarietan
(ainbeste jendetza ta ain bakar)
eguerdiko eguzkia adora
goizetik-goizera lana
arratsaldetan Jainko beltzakin josta.
(Baņa ez dut ardura)
ta gabeetan
bide ertzean naiz ezarriko
arri-meta txiki baten alboan
ta ankak gurutzaturik
artuko dut gitarra,
bardoaren gisa,
ta eresi bat kantatuko
ardura gabe ta triste:
o iri, o izar, oi ortzi
ez duzute balio ezer.
Gizonaren irri ta keinu batek
zuetako milla balio dute.
O iri, o izar, oi ortzi
ez duzute balio ezer.
Eta poblatuko dut
ene animaren bakardadea
gizonaren irriz ta neskatxaren musuz.
Deituko ditut lagun berriak
Fauno zarrak, ene lagunak,
bidetan zear zabiltzatenak;
Picasso'ren Arlekin oria
(Kafka bera ote pailazoz jantzia?)
Pierrot gorria
Eta mundu guztiko clown
arpegi tristeak
jazkera gorria ta txano berdea.