Nulaz erraiten duzu...
Salaberry, J.D.J.
Nulaz erraiten duzu
Maite naizula ni?
Korthe egiten zaude
Zu beste orori.
Enezazula trunpa,
Mintza zite klarki;
Esperantxa falsurik
Ez eman nihuri.
Aiei! Aiei!
Hau da doloria!
Bi maite uken eta
Ez jakin zuin haita;
Batak dizu xapela
Bestiak boneta,
Xapelduntto hura da
Oi! ene bihotza.
Lumarik ederrena
Paluņak buztanin,
Maitia etzuntudan
Ikusi aspaldin;
Gaiaz eta egunaz
Ba zintut saietsin;
Maitia, enaiteke
Debeia zurekin.
Xori papogorriak
Tristerik kantatzen,
Gaiazko alojia
Kanpoan xerkatzen;
Ni ere gis-berian
Nuzu edireiten,
Maitiak, ezpaderait
Bortha idokiten.
Orai zireia jiten
Gaierdi onduan?
Iratzarririk nintzan
Eta zu goguan;
Enzuten dudanian
Zure boza kanpuan
Ohetik jeiki eta
Jarten niz leihuan.
Gora dago leizarra,
Gorago izarra;
Aspaldi du, maitia,
Ikus'etzutudala;
Jin zatzkit ikustera
Arduia ardura,
Eginen ba dut ere
Oi! ene malhurra.
|