inprimatu
Orixe'ri
Izenburua:
Orixe'ri
Sinadura:
Fernando Artola Bordari
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Fernando

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/2
Orrialdea:
10

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Orixe'ri

 

Erkiaga, Eusebio

 

 Barnean dugun ilun, argiez egarri;

 norabaittera nahi ta ezin igarri.

 

 Gaztezaro kolokan nor biderakusle?

 Zein joeraz ekingo? Zein ote ibilbide?

 

 Alper nagia utzitta jitta bat berezi,

 zaletasun guzien gainez, bat nagusi.

 

 Zaletasun errotsu, leraz maittatua;

 egun eta eguzki maittetzat artua.

 

 Maitte horrek bihurtzen dizu maitte-zorra,

 loriazko ereiņotz-uztai distikorra.

 

 Gure Euskera-k aspaldi bere kuttun zaittu,

 Euskalerriak zugaz zor aundiak dittu.

 

 Erriak eskerbage ohi diran arren

 gure endaren oiharra bildu da gaur hemen.

 

 Lehengo ta oraiko euskal-maittaleak

 zuretzat dittute eiki esker on aleak.

 

 Esker oneko uztai zure bururako,

 letretan zure izena duzu betirako...!

 


inprimatu