inprimatu
Urrezko eztaiak
Izenburua:
Urrezko eztaiak
Sinadura:
Agustin Beloki
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Beloki, Agustin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1984
Orrialdea:
245

Urrezko eztaiak

 

Usarraga-zar

 

 Izeba zure baimenarekin

 nai dut zerbait kontatzia,

 nik osabari bertsoz nai diot

 dudan zorra ordaintzia.

 Egun bat bedik opa nai dizut

 abesti kutsuz jantzia,

 ez dit inporta naiz emen ustu,

 edo ta bertan urtzia,

 zure bertsozko iturritikan

 bete zitzaidan ontzia.

 

 Zenbat neke ta zenbat naigabe

 bide luze ta latzean,

 negar malkoak, irripar denak

 gelditzen dira atzean.

 Orrenbeste poz bear zenduten

 bizitzaren arratsean,

 nik esker auek jaulki nai ditut

 Usurbillen biotzean,

 neu zoriontzen nauzutelako

 auek zoriondutzean.

 

 Larogei urtez ornitutako

 osaba auen aurrean,

 txapela erantzi ta buru makur

 nago esan bearrean.

 Bizitza dana guregatikan

 jardun zerate lanean,

 guri euskeraz erakutsiaz

 eusko lurraren gaņean,

 eskerrik asko osaba izebak

 illobaren izenean.

 

 


inprimatu