inprimatu
Yokin Zaitegi
Izenburua:
Yokin Zaitegi
Sinadura:
Agustin Beloki
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Beloki, Agustin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1983
Orrialdea:
265

Yokin Zaitegi

 

Usarraga-Zar

 

                   I

 Zaitegi jauna biotz barrendik

 zuri agur eta ornen,

 nai nuke izan nere erruak

 aitortzeko ainbat kemen.

 Bizi ziñala egin naieko,

 zor nizun ainbat aitormen,

 baina mundutik agurtu zera

 ni konturatu baño len,

 esker gabeko lagun auekin

 ain aspertuta al zeunden?

 

                   II

 Aldizkarien sortzaile ziñan

 baita beraien babesle,

 euskeratzaile zintzo zuzena

 olerkaritzan txit trebe.

 Euskerarentzat ain aberatsa

 zeure buruan eskale

 esan daiteke batera ziñan

 nagusi eta mirabe,

 orain euskerak eta erriak

 zer egingo du zu gabe?

 

                   III

 Izkuntz arloan agertu zendun

 naikoa piper ta gatza,

 belarrak kendu, sasiak moztu,

 zein atxurlari zorrotza.

 Gaur dauden «sasi-jakintsu» askok,

 Ai! balute zure antza,

 bildur naiz ugarituko dala

 asuna ta barrabasa,

 oiek ez dute zuk bezin garbi

 zainduko Euskal baratza.

 

                   IV

 Erritik urrun, an erbestean

 euskeraz idatz ta mintza,

 atera nairik gerra zitalak

 ezarri zizun arantza.

 «Asota» bat zan zure izkillu

 «lergallu» berriz biotza,

 beti elburu baten ondoren

 salbatu euskal izkuntza!

 ori da Yokin bai egitazko

 abertzaleen iraultza.

 

                   V

 Ordaindu naia bagendu baño

 beti nabari zan kezka,

 izendatuta zegon eguna

 elduko aldan galdezka.

 An Larreako baseliz artan

 guztiok pozez gañezka,

 zu omentzeko gertu giñan

 ta nolaz joan zera igeska?

 guk lurrean nai, baiña zuk

 nunbait zeruan zendukan festa.

 

                   VI

 Lurtar gizonok egin deikegun

 aitormenik apalena,

 nunai ta beti, sentitzea da

 ezer ez batzuk gerana.

 Guztion gaindik zauden Jainkoa

 nik badet itxaropena,

 gizon justuen atseden lekuz

 arduratuko zerana,

 Aita Yokini eman zaiozu

 betirako atsedena.

 

 


inprimatu