inprimatu
Ongi etorri Lendakari jauna
Izenburua:
Ongi etorri Lendakari jauna
Sinadura:
Agustin Beloki
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Beloki, Agustin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1982
Orrialdea:
117-118

Ongi etorri lendakari jauna

 

Usagarra-zar

 

 Leizaola zuretzat,

 biotzeko itz-bi,

 idatzi al banitza

 sakon eta ongi.

 Auts-azpiko txingarra

 zaitu duzun hori,

 Aberri txingar horrek

 gaur sua dirudi

 askatasun bidean

 jeiki da Euskadi.

 

 Utzirikan herria

 ta zeure etxia,

 Aberri kezkaz

 Hortxe bizitza guzia.

 Ondo zaindu dezula

 nago sinetsia,

 zoritxarrez «Agirrek»

 goizegi utzia,

 Euzko jaurlaritzaren

 aulki berezia.

 

 Herri honen arnasa

 eta izaera,

 ekintzak gaurkoratuz

 oituraz leenera.

 Txalogarri deritzat

 zure jokaera,

 Aur-Amek batzen ditun

 zillaren antzera,

 leena gaurrari lotzen

 buru izan zera.

 

 Galtzaile jo ginduzten

 ogeitabi ta uts,

 betirako menpean...

 betiko umezurtz.

 Bai, gorde ez bazendu

 hor, erbestean zuk,

 nortasuna damaigun

 eskubide batzuk,

 nortasun kutxa zera

 zoriontzen zaitut.

 

 


inprimatu