inprimatu
Arbasoen urratsetan
Izenburua:
Arbasoen urratsetan
Sinadura:
Agustin Beloki
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Beloki, Agustin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1980
Orrialdea:
76-77

Arbasoen urratsetan

 

Usarraga-zar

 

 Arbaso aien urrats berrizten

 gogoz nai nuke abestu

 ta idatzi, ez dedin aztu

 badaukagu zertaz poztu.

 Borondateko egin-ontzi au

 iñoiz ez dedilla ustu,

 baizik, al bada gaiñeztu

 oitura zarrak berriztu

 eta bertsoz aberastu.

 

 Kondairaren edestia

 zu ola gizon jantzia

 ta baso mutil gaztia.

 ekazaria zeure lurretan

 murgildua ta josia,

 kirol, dantza, abestia,

 euskal erleen eztia,

 maitasun intzez bustia.

 

 Norbaiten irudimenak

 ain ziran ziur da onak,

 egi biurtu diranak.

 Arbaso aien urrats berrizten

 emen bildu gera danak,

 len banatuak giñanak,

 asko dezake... «Bai Jaunak»

 batasunaren almenak.

 

 Igaroaren gau beltza

 aztertutzeko ametsa,

 eman genduan baietza.

 Baso-mutilla, arpanaz lantzen

 ta ikazkiñak ikatza,

 nekazariak lurgintza,

 erriak kantu ta dantza,

 arbaso zarrei goraltza.

 

 Euskadirentzat ispillu

 begiratuko bagendu,

 geuretzat maixu gera gu.

 Lena eskertuz geroarentzat

 orra nola borobildu,

 ta geiago dezakegu,

 indarrak ditzagun bildu

 geroa gure zai degu.

 

 Agur arbaso maiteak,

 zuen euskal birtuteak

 daude zaindu ta gordeak.

 Geuregan artuz zuen langintza,

 oitura eta nekeak

 geroai erakusteak

 gauzka pozkidaz beteak

 zuen seme izateak.

 

 Gogoz nai nuen abestu

 ta idatzi, ez dedin aztu...

 

 


inprimatu