Guperatzaz leloa
John Keats
euskaratzailea: Beiztegi'tar Ion
I
Ez, ez, sorgortzerik ez, ez sustar meardun
Ira-bedarrik biur ardau edenkari;
Ez loki itsean etsi, naiz laztanka iardun
Porserpine'n mats-gorri eztikaratsari;
Ez agurtzarik iaulki agin-garauetan,
Ez nai kakalardorik ez eltzarra bera
Iletazko Psike'tzat, ez gogaide artu
Ontz astina saminen isil-zadorretan;
Zabarki ba letorkik itzala itzalera,
Ta Gogo-lor zoliak itoaz lokartu.
II
Gupera-aldia baiņa iregain iaustean
Bat-batera ortzetik negar odeia lez,
Lili zimelen lagun dana legortean,
Ta muinoen estalgi bedats il-oialez;
Ortan, ok daikek lorra goiz-arkakaratsez,
Bai ondar-uin gazien ortzadar litsegaz,
Bai almitz goronbiltsu oparoen baitan;
Baita Aztia ba'letok sumin aberatsez,
Elduiok esku leuna ta begok artegaz,
Ta edaik bizi, bizi begi itzal orreitan.
III
Ederra iok bizkide ilgo dan Ederra;
Ta Poza, ezpanetan beti bere eskua
Agurka; ta gertuan Irrits minezkorra,
Erleetan lez edengai liki zurgatua:
Oi, Goi-atseginaren iauretxean bertan
Gupera estalduak iaukak egoitea,
Miin eragiņak ezik ezin nabaria
Poz-matsa ba lertzen iok ao-sapaipean:
Naiz Gogo'an oartu al orren nekea,
Ta aren gudakin uster izan esegia.