Gogo-artzain bati
Eduardo Castillo
euskaratzailea: Beiztegi'tar Ion
Serapindar irakasleak lez donoki senean
Bere «Frate Sole» ereserkian anaitzat artzean
Gubbi'ko otsoa, ta anaitzat sua, ta arrebak lilitzan,
Ta ulertu anaitasun sakona eukala izakintzan,
Bardin zuk artaldea, ene deun, zorabiatuaz
Pantzeska'ren deuntasun oparo ta alaitsuenagaz,
Zure itzaldi zintzoz ta otoitzaz daikezuz ziñetsi
Ta urrezko orrietan «Loretxuak» edesten dagizan
Mirari ikusgarri, eztitsu ta bakunak ber-izan.
Ez da zure Kisto arpegi ilun ta itzaldun Kistoa
Saltzaileak zigor euazana, ta igartu pikoa,
Irakasle maitatsua baiño, ta esan euskuna
Seme Zarrastela'ren alegi zerutar biguna,
Baita Samariatar Ona'ren irudi indartsua,
Ta aurrak maitati igurtzen ekian Urtzi'ren eskua,
Ta arrokeriz ta irakaz garbia zan erriangana
Mendi'ko Itzaldi aaztu eziña deadar euana.
Ori, ta zure gogoa zuriz dalako usoa,
Jantzi zar orrekaitik, igurtza lurriñez gozoa,
Zure mototsagaitik, negua lez zuriagoa,
Ta on egiten zabiltzalako urkoari emen
Josu-Kisto'ren antzikur aratz garbia zu. Amen.