inprimatu
Egia ez da itotzerik
Izenburua:
Egia ez da itotzerik
Sinadura:
Fernando Artola Bordari
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Fernando

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1962 I-II Zortzikote
Orrialdea:
39

Egia ez da itotzerik

 

Bordari

 

 Ur-xirripa mendi-goitik

 Oldar-biziz ta jostari

 dator beruntz.

 

 Bere kera olaxe da;

 goitik bera. Errekatik

 itxasoruntz.

 

 Baiña gizon arroputzak

 «Ni banauk», eragozketa

 jarri diyo.

 

 Enbor lodi bat, beaztopa!

 Baiña ura, ankak ariñ

 gorago iyo.

 

 Buztin eta arri-meta

 Ondar-ale... Nik dakit zer!

 pillakatu.

 

 Alperrikan zabiltz, gizon

 Ura... emekiño gora

 gañeratu.

 

             * * *

 

 Gure erri; Euskal-Erri,

 Bere izate ta mintzoa,

 Ura duxu.

 

 Goitik bera, lege-bide

 aske bizi gura luke,

 badakizu.

 

             * * *

 

 Alperrikan zabiltz, etsai,

 beaztopak imintzen.

 Ur gera gu!

 

 Axalera Egi lerden

 lez, etorriko zaizu.

 Gar eta su!

 

 


inprimatu