inprimatu
Eztabaida alperrak
Izenburua:
Eztabaida alperrak
Sinadura:
Fernando Artola Bordari
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Fernando

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1962 I-II Zortzikote
Orrialdea:
38

Eztabaida alperrak

 

Bordari

 

 Euskaltzale bi, Yon eta Karlos,

 Setatsu bezin kaska-gogorrak

 Aserre-narda bidetan.

 

 Euskera gora, mintzoa bêra,

 Nik garbiago, zuk zikiñago,

 Gogor ari dira izketan.

 

 —«Irakurri» duk, eta ez, «leitu».

 «Zaldi», euskeraz; ez «caballua».

 «Leioa». Noiztik ventana?!

 

 —Aizak! «Bakaldun» orrek, zer esan

 nai dik? «Txadona»... Eliza dala?

 Zergatikan ez, «buztana»!

 

 Ispillua, «antzikurra», ikurriña

 «bandera»? Motell, ago ixillikan,

 Ori, ez duk ta euskera.

 

 —«Populua» izango dek. «Erria»?

 Bai zera! Printzipiyua...! Asiera?

 Euskera ez duk erdera!!

 

                 * * *

 

 Bidarte ortan gure mintzoak

 Bildurgarrizko gainbera

 Artua dauka zoritxarrean.

 Itxartuko ez al gera!

 Euskeraz mintza. Euskera ikasi

 Dezun modu onenera,

 Galdu ez dedin Euskal-Errian

 Maitia degun izkera.

 

 


inprimatu