inprimatu
Txindor gaixoa
Izenburua:
Txindor gaixoa
Sinadura:
Bizente Batiz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Batiz, Bizente

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1961 I
Orrialdea:
27

Txindor gaixoa

 

Xalokin, K.O.

 

                                                     (Englanderatik antolatua)

 

 Loreil ederreko arrats-bera zan.

 Zugatzpeko zelai zabal batean,

 Itzalpe gozoan, exeri nintzan.

 Txoriek kantari nitun gaiñean;

 Abere taldeak mauka landetan;

 Osto orlegi ugari zugaztietan;

 Landarak ernetzen alor-lurretan...

 Izadi osoa lertzen pozetan.

 

 Baiña antxe txindor bat, negar ta negar.

 Beste txoriñoei oiu ta dear,

 Odol zeriola... eri zegoan.

 Arantz zorrotz batek zauri baitzuan,

 Orren gaizki ta itun bera ikustean,

 Bere abestitxo samiña aitzean,

 Nerau ere, itundu nintzan naigabez,

 Txindor gaixoari lagundu naiez...

 

 PI, PI, etengabe zion samiñez...

 PIO, PIO gero laguntza eskez

 Espa aiek aitzean, nik barna dar-dar,

 Ta malkoak nere muxua zear

 Txindor gaixoaren min ain biziak

 Nigan zekarzkiten nere nekeak.

 Alperrik ari aiz, txindor, dearrez...

 Iñork ire miñen errukirik ez!

 

 Erantzupenik ez zugatz artean...

 Berdin gerta zaizu abel-taldean;

 Beste txoriñoek alai kantari,

 Entzun-gor egiñaz zure deiari.

 Orobat, txindortxo, zuri bezela

 Urkoa itzuli zait izun, ustela.

 Beste urretxindorrak zu zaute ezetsi?

 Ni ere anaiek naute galetsi!

 

 


inprimatu