inprimatu
Maitemin eroslearena...
Izenburua:
Maitemin eroslearena...
Sinadura:
Gillermo Bengoetxea
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bengoetxea, Gillermo

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1955
Argitalpenaren urtea:
Alea:
5/12
Orrialdea:
85

 

Maitemin eroslearena...

 

Txindurri

 

 Baba saltzen ari nintzala

 Eibar'ko plaza berrian,

 Neska gazte bat galdezka neukan:

 — Babiori zenbatian?

 — Amazazpian saltzen dot, baņa

 Zuretzat amabostian,

 Amabostian nai ezpadozu

 Laztantxo baten trukian.

 

 — Aizazu gizon, ganorabako,

 gaņera lotsik bagia,

 Babian truke zuk nai zenduke

 Neure laztana artzia?

 Neure laztana aginduta daukat

 Bai eta nere onrria,

 Nik zuk baiņo naiago dot

 Jose Maria maitia.

 

 — Neska polita entzun egizu

 Diņotzudan arrazoia;

 Lau etxe baditut eta dirutan

 Gutxienez bai milloia.

 Pentzatzen bozu neskatx ederra

 Nerekin esposatzia

 Lenegotikan izango zara

 Gauza guztien jabia.

 

 — Nik eztot biar zure etxerik

 ez eta ere milloirik.

 Nik eztot gura mundu onetan

 Maitetasuna besterik.

 Ez eizu artu gauza orregaz

 Baterez buru austerik,

 Ni ez nijua ukatutzera

 Bein emondako berbia.

 

 


inprimatu