Godalet-dantza
Aresti'tar Gabirel
Aitak Aizaroz bildots bat
eran zezan
Olenzaroz
aker bat
eran zezan.
Ordudanixek ezin gogora
dazaket
bildotsa,
akerraren adarrak gaberik.
Adar hoiek kiribilkatzen dira
bildotsaren buru inguruan
oinhaze egitekoz.
Zuhaitzaren adarrak hedatu nahi dute
gizonen buru gainean
babes emaitekotz.
Zertzuk dira arduragarriago:
Akerraren adarrak ote?
Zuhaitzaren adarrak ote?
Zer da guragarriago:
Bildotsa ote?
Gizona ote?
Poema hunetako Giltza. (Xede onaz izan dadin). Olenzaroz zen iaio Iesus
zein deitzen baita Krist, eta Aizaroz zen hil, gurutze baten iltzaturik zen
harekin gizonek pausoa dugun herioa. Badira orain bi mila urte, Iainkoak bere
semerik maiteenari sorterazi eta hilerazi zeraukonetik. Eta badira orain mila
eta ehun urte, Iainkoak iar zezanetik bere herririk maiteenaren (Maite ditunak
zigortzen ditu Iainkoak. Berak esana.) Zuhaitza den sinbola. Bertutez berpiztu
zen Bildots iainkotiarra. Bertutez darraio oraino zutunik, gerla tamalgarri
baten ondoan ere (bertutez, mirariz) Haritz gizatiarra. Eztuzue burutaratzen
Mari Birginaren sedea, banderarik ez duen herriaren kantagaieren itzaletan?
Ete eztuzue ikusten nola etorten zaigun sortaldetik (hola etor
zekidigun bildotsa ere) aker kirats bat? Eta eztuzue behatzen nola idokiten
draukon Bildotskumeari, horek bizi izaitekotz premina duen aizea? Agirian dago
gizona dela aker bat; bainan tzarki dinot, infra-gizona. Eta zer diferentza
dugu infra-gizona, gizon arrunta eta supra-gizona tartean?
Aker eta Bildotsa elkarrekin gatazken daudela, zela darabilkegu?
Igurukiko ginake ea nor geretzen denz garaituna? Ez, eta gihoazen aitzinago
ere! Iauz gaitezin bildotsaren alde, akerraren kontra. Orhoit dezagun eta, ezen
akerkoiak ditugun askok bildotsaren soinekoak daramazkitela.
Iarraik gaitezin bandera gabe, Euskalerria eta ez... Hobeki
zerbitzatuko baitukegu bildotsa martirigoaz, reboluzinoaz baņo.