Apokalipsia
Glenmor
Urrun ginen alta hiriko hotsetarik,
Eguerdiko zerua ilundu zelark,
Ibaia zebilen lasai, alor artetik,
Zaldiak ihaloska, erotu zirelarik.
Noski sortaldekoak gara, hodeien jakile,
Baina euria ihes zebilkigun;
Arago idorra zen, sasien kixkaildura,
Ta huntz-osto beltza, etxe atarrian!
ITZUL DAITEZELA URRIKIZKO HAIZEAK
PLEGUETAN BARKAMEN IZARRAK,
ERRAN DUTE MUTURRA LURRIL ZATEKEELA
HEMENGO JENDEAK JOANEN DIRELA;
ITZUL DAITEZELA URRIKIZKO HAIZEAK
PLEGUETAN BARKAMEN IZARRAK.
Urrun ginen alta, armaden minetarik,
Txirritaren kanta elkortu zelarik,
Uhinak belarra argiberdez bulkatzen
Arrantza untziak urpekoa jotzean.
Noski bihotz gara, bake eta laztan,
Baina urtxoa ihes zebilkigun;
Beldur handia zen, izuzko hatz burdinzua
Ta alanbren itzala Crozontik Dinoera.
Urrun ginen alta, lur biluzietarik,
Urriko bustiak garrak itotzean,
Azken xaharrak utzi atea zabalik
Haurrak desertatuz, preso zeramala.
Noski gaurko gara, bidaia badakig,
Baina suak ez du nehor berotzen,
Herio-latza zen, naharrak herrietan,
Eta asun errea etxe atarrian!