inprimatu
Timor solitudinis turbat me
Izenburua:
Timor solitudinis turbat me
Sinadura:
Luis Berrizbeitia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Berrizbeitia, Luis

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1995
Argitalpenaren urtea:
Alea:
23.zk.
Orrialdea:
15

Timor solitudinis turbat me

 

Luis Berrizbeitia

 

 Nolaxe aroak aldiz doazen

 Eguzkitik landa gaua heldu den

 Gozorik ez da non minik ez duen

 Timor solitudinis turbat me.

 

 Bakarrik sorturik, bakarrik bizi

 Bakardade hitsa beti nagusi

 Zer zigor garratza ogenik gabe

 Timor solitudinis turbat me.

 

 Anitz dazagut nik beren denboran

 Lagunez gainezka bisaiak loran

 Irriak aspaldi sartu dituzte

 Timor solitudinis turbat me.

 

 Dugun gogoeman gure primeza

 Lur huntan ez dela jasan erreza

 Zorion batentzat milioi bat neke

 Timor solitudinis turbat me.

 

 Zertako munduan hainbeste arantz

 Hainbeste erraka ez jakin norantz

 Nago ez sorturik ez zenez hobe

 Timor solitudinis turbat me.

 

 Maitearen ezpain gorien jusa 

 Ohantze goraren gudu irusa

 Dastatu nituen -orain non daude?

 Timor solitudinis turbat me.

 

 Zeruko hegazti, basa piztia

 Ureko arraina, etxaberea

 Gaur zuen kastako izan nahi nuke

 Timor solitudinis turbat me. katina odios

 

 Gizatasunaren katina odios

 Auhenez gaduzkak beti maluros

 Aldiz koroa haiz, aldiz gurutze

 Timor solitudinis turbat me.

 

 Eskaleren gisa hire amoina

 Galdez ari natzaik, oi zoriona

 Zeren partitzen haiz deus eman gabe?

 Timor solitudinis turbat me.

 

 Urak haitza bera ere jan diro

 Ez bortxaz ta espantuz, baina astiro

 Gisako jalea xangrina ene

 Timor solitudinis turbat me.

 

 Ez daukat damurik sortu izana

 Bai aldiz hainbeste dolu, jasana

 Trabailu guzti hok azkendu arte

 Timor solitudinis turbat me.

 


inprimatu