inprimatu
Esaten dute
Izenburua:
Esaten dute
Sinadura:
Luis Berrizbeitia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Berrizbeitia, Luis

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1995
Argitalpenaren urtea:
Alea:
23.zk.
Orrialdea:
14

Esaten dute

 

Luis Berrizbeitia

 

 Esaten-dute gizona anitz mila urtez

 bizi izan dela larrean

 anitz errege goratu, anitz erresuma eraiki

 dituela

 desertuko hondarra bezain ugalkorra

 gizonaren askazia lurgainean emendatu da

 sumetitu du abre mutuen errepublika

 izarren itzulikak ikertu ditu eta hetaraino altxatu da

 lurra trabailatu du, bere izerdiaren gostuz

 hazi da, izkirioaz bere oroimenari

 makulu jainkozko bat eratxiki derauka

 eta ber antzez

 anitz mila urtez odola ixuri da

 nola ixurtzen baita kantariletan gernua

 edo masailetan behera negar anpulua

 gizon anitz anitz urtez safrikariotan higatu da

 kontsolu baten xerka, jainko, deabru, huts ala ahanztura

 gorputza zare bete oinaze txipiren azpian

 okertua, ezdeusaren zerbitzura, zentzurikezaren

 zigor ukaldira

 anitz urtez ber heiagora, ber ilusimendu faltsoak

 hitz haundietan gerizatu gogo berbera

 eta azkenean derrota

 anitz urte forma anitzetan heldua

 emakumea zafratzen duen senar hordia

 txoriari hegalak estrokatzen dizkion haurra

 salbaiari dohakabe izaten erakusten dion

 isiolari salbaia

 anaia kolpatzen duen ansia

 bizitzari orri xuria erizten dion soraioa

 eta hainbeste urtetako bagaia

 berunezko puxka batean galkatzen duen etsia.

 Esaten dute gizona anitz mila urtez

 bizi izan dela larrean.

 Hain lhzaz bizi izanik

 nola beti bezain gizon egon ote da?

 


inprimatu