inprimatu
Courante
Izenburua:
Courante
Sinadura:
Luisa Villalta
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Itxaro Borda)
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Villalta, Luisa

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1994
Argitalpenaren urtea:
Alea:
22.zk.
Orrialdea:
30

Courante

 

Luisa Villalta

 

 Lurra eta zuhaitzak bezala

 izatea soinuari eta

 hitzean desegiten da.

 

 Lurraren egia finkoan

 ibiltzen gara:

 urratsen atabalotsa.

 

 Hitza da min deiaren

 oihartzuna eta haren

 itxura mugikorra.

 

 Badoa pentsamendua,

 hitza ritmoa da

 eta ritmoa itzultze.

 

 Denbora horizontalean

 zauritu bideak

 bere odola askatzen du.

 

 Aintzinako aireak

 sakrifizioa ardiesten du.

 Zuhaitza sortzen da.

 

 Hitza loratzen da

 Baliotasuna galdu arau

 beharrezkoago bilakatuz.

 

 Eromen bertikala,

 barreia biltzen duten bertsoetako

 burukada orlegia.

 

 Beldur jarraikia,

 haizeak kulunkatzen

 duen zuhaitz-harpa.

 

 Herrestan garamatzaten

 ibaien azaletan

 errepika-ezinezko soinua.

 

 Amaigabekoaren oihartzunaren

 kalda atxikitzen duten

 memoriaren esklaboak.

 (Musica reservadatik)

 

 Denboraren galtzea zoragarria da:

 izan arau galtzen den ibaian galtzea

 eta nere erhi-arte

 dudakorren mugetan hagun xuria

 lerratzen den eran xirrixtatzea.

 

 Formaz hantu instantea landu,

 beren ahanzmenaz eroturik diren tailuetako

 ihiziaren gisa hormaturiko

 humanoen eta sakonenaren oihartzun osoa.

 

 Zoragarria da galtzea, galtzean galduz

 errealaz biluztea

 bere egi hain irreala ulertzen ez duen errealaz

 desbizitzea

 

 Egunerokotasunaren joria idortu

 -ur xirriparen moldean zoragarrian galdua-,

 uxkaili orenaren sintesia zehatza

 infinitoan bizkarrez bermatzearen atseginaz.

 (Musica reservadatik)

 


inprimatu