inprimatu
Emakume neurri
Izenburua:
Emakume neurri
Sinadura:
Luisa Villalta
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Itxaro Borda)
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Villalta, Luisa

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1994
Argitalpenaren urtea:
Alea:
22.zk.
Orrialdea:
26-27

Emakume neurri

 

Luisa Villalta

 

 Zertarako emakume honen arak hain abilki eta egiari hurbilduz

 marraztu zituen artistak ez zion hitza ere eman?

 Kontura zaite orain Agortaquisen izaera osoa ukanen genuela.

 ERINA (K a. 6. mendean).

 

 Tigrearen pare...

 Ehizlariak arakatuko lukeen basoihan ausart jenditxuratsu

 eraiki arautu zamapalkatu altxatu urtua

 nere presakatzen saiatzen da,

 garaitopariak dilindatzen dira distantziaren biluztasunean

 bizitzaren ahuleziaren gailurretik,

 amets auherrez

 harritzen doan mundu baten gainetik

 bortxa ezineko emalkuntzaz geldo.

 Gerrian lotu meridianoaren antzera eramaiten nauen betebeharra

 karriketan zehar ezbairik gabe atzeratzen dut

 eta jautz dagit.

 Raiņa Dos Maresko untziaren sokaz orenetarik

 sortzen den hamaka bulkatzen dut.

 Egia da beldurra zela ate hertsiak zaintzen zituena,

 ile-luzezko sugez hantu karamelo-ipuinak zituzten ahotsek

 nere urratsei kondatzen erdimin gorri sakonez odolestatu

 aztalekilan.

 Uteroa lotsaz betetzen zuen tentazionea zen.

 Baina joan arau galdu nahi ez ninduen maitearen gisa ireki zitzaidan.

 Ihes egin genuen.

 Ixiltasunaren azken mugatik,

 haizeak zaplastatzen zizadan musuetarik,

 bide esperatuaren buruan ez-izatetik,

 altxor zein engainutik eta altxorraren engainutik.

 Tigreak tigretasuna ezezagutzen duen eran

 Jautzi egin

 


inprimatu