inprimatu
Breizh hondamen
Izenburua:
Breizh hondamen
Sinadura:
Angela Duval
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Itxaro Borda)
Egilea(k):
Borda, Itxaro
Duval, Angela

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1994
Argitalpenaren urtea:
Alea:
22.zk.
Orrialdea:
22

Breizh hondamen

 

Angela Duval

 

 - Bertsoak? - bai, idazten ditut!

 Baina ez zait gustatzen bardo deitua izatea!

 Zizare-pikatzale baita betidaniko nere ofizioa.

 Jender bezala mintzo naiz ene kabaler...

 Ura arrainari laket zaion eran

 nere lana asko maite dut.

 

 Ordea gustatzen ez zaizkidanen

 salatzea komeni zait:

 ez zait gustatzen herriko bazterrak

 abere basen gerizatzeko lurruts

 bilakatzen ikustea,

 ez zait gustatzen herriko etxaldeak

 arrotzen eskura paper-truk

 iragaiten ikustea.

 

 Ezin dut jasan, neholaz ere

 funtsik eta urrikirik gabe

 herriko besuņak -zeltiar lurren neurri

 eta ingurumen- xeheka ditzazten

 eta saldua izan dadin

 zapaltzale burlakoiari

 hirietara lasterka doan gazteriaren

 indar eta bizinahi librea.

 Ez zait gustatzen herriko zaharrak

 hirietako hiltegi antzuetan beren neke galduaz

 damutzen ikustea

 ez eta herriko ama gazteak beren haurrer

 zapaltzalearen hizkuntzan

 mintzatzen entzutea.

 

 Katearen haustea krima bat da;

 herriaren pozoindatzea krima bat da.

 Nehork ez du protestatzen,

 Nehork! Edo... kasik nehork

 

 Horregatik bertsoak idazten ditut nere ofizioa ez bada ere,

 nere tristuraren gordetzeko,

 nere malkoen perla altxor moldean zaintzeko... Alabaina

 non atxik azken haziak,

 poeten baratzetan ez bada?

 


inprimatu