inprimatu
1907an zen...
Izenburua:
1907an zen...
Sinadura:
Claude Marti
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Itxaro Borda)
Egilea(k):
Borda, Itxaro
Marti, Claude

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
13.zk.
Orrialdea:
53

1907an zen...

 

Claude Marti

 

 1907an zen,

 Pobreek manifestatu zuten,

 Eta ez zuten tiratu nahi izan

 Herria eta soldadoak anai ziren.

 

 Ez zuten tiratu nahi izan

 Lengadoziar soldadoek,

 Gobernu, Alemanei egin gerla

 Batekin mendekatu ziren...

 

 1907an zen

 Beziersen manifestatu zuten

 Eta ez zuten tiratu nahi izan.

 

 Zu, lore ezezagunen artean

 Hil gogo ez zinema,

 Iparreko lur hotzaren

 Mihisean ehortzi zaituzte.

 

 1917ko urte hartan

 Amak idazten zizun

 Itzul zaite laster mahastientzat,

 Negar dagit begira natzaienean!"

 

 Lili gorria usteldu da,

 Lorea zimeldu da,

 Gezurrez kirestu manta

 Batean lurperatu dute

 Usteldu den lore gorria.

 


inprimatu