Antxarra
Alexandre Pouchkine
Basamortu zeken eta pobre batean, eguzkiak erre lurrean, antxarra,
bakarrik, zutitzen da, mehatxuz bete untzi bat bezala.
Naturak, zelai hautsi horietan, kolera egun batez laudatu zuen,
erroak eta erramuen zuharrru zuria pozoinez asez.
Pozoinak perlatzen du haren larru gainean, eguerdiko beroarekin
urtu malkotan; gauez, gogortzen da, goma lodi eta uhargia
bailitza.
Hura ikustean hegaztinak ihes degi, tigrea zeharka doa;
haize bolera batek, haren hostadia konkortzen du; usain txar
batek zikintzen du haizea.
Instant batez, ihintzak, bere hosto lokartuak bustitzen ditu,
eta abarretarik euri hilkari bat erortzen zaio lur errearen gainera
Baina, gizon batek keinu bat botatzen du, beste batek obeditzen
du; antxerraren puntara bidaltzen dute, durduzatu gabe doa, eta
biharamunean zitala ekartzen du.
Goma likitsa dakar, errainu eta hosto eihartuetarik, bere kopeta
zurpaildutik izerdia, ibai hormatua balitz bezala ixurtzen dela.
Dakar, kordokatzen da oihalezko natetan erortzen, eta esklabo
malerusa hiltzen printze ezin ikusiaren oinetan.
Eta printzeak, zital horrekin, bere gezi maltzurrak jantziko ditu.
Hondamena eramanen du auzoengana, herriko mugetaraino.