Dean Moriartyren orroimenez
Itxaro Borda
bat-batean loreak
this land is my land
from california to new york island.
1979eko udan
transpacific railwaysko
tren historikoak
Denver'etik Friscoe'ra eraman ninduen.
salt lake cityko lur gorrietan
iragana ehortzi nuen ehortzi.
Uthe leinuko indio alkolak errea
uranio meategiak naturita colorado
eta munduko baratzean sartu baino lehen
heriotzaren meneko dagon basamortua.
ostatuetan
bruce springsteen'en
born to run berria entzun zitekeen.
greeting from asbury park new jersey, love
North beach'en
dean moriarty ezagutu nuen
you've got IT
okey
son of bitch!
1979eko udan
beti eskatzen zidaten
hea ez ote nintzen a mexican girl
nestlez ase blonden
artean ni ilez eta larruz
beltza arras black...
the american way of death!
ginsberg, ferlinghetti, corso
burroughs, kerouac, andersen
on the road bierra merkeak edaten
mozkortu arte mozkorrous life
eta extasis orduan
jazz clubeko mahain zikinduetan
jainkoa aipatzen duten poemak idazten.
bat-batean loreak
this land is my land
john fitzegerald kennedy aireportuan
beldurtzen ninduen geroari pentsatuz
negar egin nuen,
this land is my land
from santagrazi to izaro island!
bat-batean loreak
okey
sekula ez nuen Grand Junctionetik itzuli behar.
dean moriartyren orroimenez...