Egia da orduan...
Shu Ting
Egia da orduan
idurika nezakezu,
zareko bihia erein dezadan, idurika
erle galduak etxera bit ditzadan, idurika
tortxak eta argizaiolak lantegietan, berrietan
untzietan pitz ditzazten, idurika
leiho disdiratsuak edo ilunak irakur ditzadan edo
gaueko eta eguneko arimekin mintzatzea utz dezadan, idurika
printzipio handiak kantu bihur ditezen, idurika
eguzkiak maitasuna bero dezan, idurika
eta Bide Esnetsua gugana etor dedin, idurika
oraindik pazienki idurikatu nahi nauzu
fidelitatearen barko ttikia eraikiz...
Egia da orduan
ez zarela bat-batean ideiaz aldatuko
nere eskuak hotzikarez gainditzen badira ere
eta mateletarik arrosak ihes bazoakit,
nere flautak odola baizik ez badu ufatzen ere
eta elur hormatuak ondorioz urtzen ez badira,
azotea bizkarrean baldin badut eta nere aurrera
bultzatzen badut ere,
gauek egunsentia baino lehen iresten banaute ere
eta lurrarekin batean hausten banaiz
maitasunaren txori mezularia ihes egitera ezin uzteraino
hala ere zure idurikatze eta fidelitatea
nere sakrifizioaren sari izango dira.
Orain
nere gainera tiratzera utz zkitzu,
zuregana etortzeko
gaitzeko eremuak trebeskatu nahi ditut emeki
zureganatzeko
haizeak nere ile bareatuak altxatuko ditu
eta zure lorea izango naiz euri hormatuetan.